XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amak honela dio mintxuria egiteko zorian: - Baina Proxpero, lagunduiozu andregaiari! Altxa ezazu! Minik hartu duen galdegiozu!.

Dinbi-danba joan da Proxpero neskarengana eta, Rau! hor heltzen dio izterretik Hau erremolatx konkorra!, diolarik.

- Baina, baina, Proxpero, nola izan haiteke hain astakirtena? Mutilak, mutilak, gizona bai aldrebesa eta traketsa!.

- Besotik har ezak, moteil, besotik! Nola helduko diok ba hankatik horrelako neska gazte bati?.

- Besotik heltzeko? Hankarekin jo du lurra eta! - erantzuten dio Proxperok amari babalore aurpegia jarriz.